Festilasai 2020 afixa lehiaketa
Festibalaren aurtengo edizioa agorrilaren 7 eta 8an iraganen da, Miarritzen.
2020eko Urtarrilaren 27a | ± 58 s
Antolatzaileek afixa lehiaketa bat abiatu dute aurtengo bisuala hautatzeko. Irabazleak 500€-ko ordainsaria eta festibalerako bi gomita jasoko ditu.
Parte hartze baldintzak
- Informazio garrantzitsua ikusgai jarri (datak, lekuak, programa?)
- Sortu zure irudi propioak (ez erabili azken urteetako irudiak). Irudia hainbat euskarritan erabiliko da (karteletan, basoetan, txarteletan, pegatinetan?)
- Gaur oraindik ez dugu programa ezagutzen, baina programa lehiaketako kartelean irudikatu behar duzu. (Inspirazioak gure webgunean aurkituko dituzu)
- 7cmko espazioa egon behar da kartelaren behealdean.
Irabazleak hainbat euskarritan lan egin beharko du, euskarri desberdinak egiteko. Derrigorrezkoa da biziki ongi Illustrator eta Photoshop erabiltzen jakitea.
Informazio teknikoa
Kolorimetria: CMJN/8bits
Bereizmena: 300 Dpi
Formatua: A1 Potreta/ PDFan ahal bada
Proposamenak martxoaren 15a (gauerdi) aitzin bidali behar dira, A4 formatu murriztuan, helbide elektroniko honetara: festilasai@hotmail.com
























