Euskaraz bizi #deskubritu #apprendre
Euskara deskubritzeko momentua: Mintzalasaiek tresnak proposatuko ditu
Testuinguru berezi honetan denbora berreskuratu dugu. Bukatu dira aitzakiak, ikasi euskara! Bidali artikulu hau zure ingurukoei lehen urratsak egin ditzaten.
2020eko Martxoaren 20a | ± 44 s
Astean bi aldiz sekuentzia laburrak proposatuko ditugu gure sareetan: euskararen soinuak eta ahoskera barneratzeko, euskaraz agurtzen ikasteko, norbere burua aurkezteko, edota bestetan euskaraz manatzen jakiteko.
Hori dena baliagarria izanen da konfinamendua bukatuko delarik eta denak berriz elkartuko garelarik familia edo lagunartean.
Lehenik, proposatzen dizuegu hiztegi txikien bilduma deskargatzea, lotura honetan: https://mintzalasai.eus/lib/pdf/--hiztegi_bilduma_2019.225935.pdf. Material hau Euskararen Erakunde Publikoaren, Euskal Hirigune Elkargoaren eta Baiona, Miarritze eta Hendaiako Herriko Etxeen elkarlanaren fruitua da.
Euskara ikasteko sekuentzietan hiztegi hauek baliatuko ditugu.
Zaindu ingurukoak.
Astelehen arte
























