Euskaraz bizi #haurrekin #enfamille
Etxealditik euskaraldira
Euskaraldiaren antolatzaileek konfinamendu garai honetan egiteko ariketa sozial bat proposatzen dute.
2020eko Apirilaren 18a | ± 32 s
Aurtengo Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra izanen da, baina aitzin, etxealdi garaian, prestakuntza ariketa bat antolatu dute. Etxeko hizkuntza ohiturei buruz hausnartu eta ekiteko helburua izanen du.
Lau fase izanen ditu dinamikak: aurkezpena apirilaren 20an eginen dute, hausnarketa fasea 21etik 23ra, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa proposamenena 24tik 30era, eta bukaerako ekitaldia maiatzaren 3an.
Hurrengo egunetan xehetasun gehiago emanen dituzte sare sozialetan eta prentsan.
























