mintzalasai

Elkartea #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir

Mintzalasai elkartearen zenbait berri

Gutun publiko batean elkartearen aurtengo jarduerari buruzko informazioa helarazi dugu.

2020eko Ekainaren 2a | ± 02 min 48 s

Joan den apirilaren 20an, Bulegoko kideak bideokonferentzia batean bildu ziren 2020ko proiektuen inguruan gogoetatzeko. Egoeraren irakurketa bat egin ondotik, erabaki dugu ahal dugun guzia egitea gure 3 tresnak garatzeko (Besta Euskaraz kita"€“ hiztegi informalak"€“ webgunea) eta 3 gertakariak mantentzeko (Mintzalasai *festibala - *euskaltegietan"€“ *ikastetxeetan).

Nahiz eta proiektu horien formatua oraindik ez dugun definitu, horra egutegia:

Irailak 21-27: Mintzalasai *festibala

Euskara deskubritzeko eta erabiltzeko hitzordu sorta. Zuetariko bakoitzak egindako proposamenei esker, egun bakoitzak ardatz tematiko bat izanen du. Momentu azkarrak irailaren 26ko Hizkuntzen Europako eguna eta irailaren 27ko Marion aintzirako besta berritua izanen dira.

Urriak 1-15: Mintzalasai *ikastetxeetan

Baiona, Angelu eta Miarritzeko eskola elebidunetako ikasleentzako aktibitateak.

Azaroa: Mintzalasai *euskaltegietan

Baiona, Angelu eta Miarritzen euskara ikasten duten 600 heldurentzako aktibitateak.


Bere tresna eta gertakarien bidez, Mintzalasai elkarteak osagarria izan nahi luke zuek terrenoan egiten duzuen lanarekiko. Aurten bereziki, zuen igurikatzeei erantzun nahi genieke, eta baita hiztunen beharrei ere: hiri eremuan heldulekuak eskas dituzten hiztunak, haur euskaldunen gurasoak, euskara ikasten duten helduak, hizkuntzaren ikuspegitik urrunago joan nahi luketen egiturak?

Zuekin batera, Mintzalasaiek eremu partekatu bat izaten segituko du. Helduden asteetan, parte hartzeko deialdi bat hedatuko dizuegu Baiona, Angelu eta Miarritzeko egitura eta euskaltzale guziei; ondotik, elkarrekin egitarau ausart eta berritzaile bat sortzeko, gaur egungo beharrei erantzungo diena.

Gogorra izanen den krisi honek, pertsona zaurgarrienei eraginen die lehenik. Guk sinesten dugu euskararen alde deus ez egitea, desagertzen uztea dela. Beraz, garrantzitsua iruditzen zaigu lanean segitzea.

Gogo horrek eraman gaitu “Etxean Euskaraz" kanpaina sortzera, konfinamenduaren lehen egunetik. 8 astez, gure sareak hedatu ditugu eta komunikatzeko modu berriak baliatu ditugu jendea eta euskara elkarrekin konektatzeko.

Besteak beste, 60 artikulu argitaratu ditugu webgunean, 28.000 bisita izan ditugu"€“horietatik 16.000 berri– eta 59.000 orrialde bisitatuak izan dira.

Bistan da, gaur gogoan ditugu egoera biziki zailean diren elkarte eta aktibistak. Mezu honen bidez gure atxikimendua eta sustengua helarazi nahi diegu. 2012tik, gure helburua izan da euskararen biziberritzearen alde konkretuki lan egin nahi duen jendea elkartzea, eta hiri eremu honetan ere euskaraz bizitzeko gogoa badela erakustea. Zentzu horretan aitzinatzera engaiatzen gira.

Kolektiboaren indarrarekin eta aitzina segitzeko borondatearekin, egoera honek indartsuago eginen gaituela sinesten dugu.

Gora bihotzak!


Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.