Elkartea #ustebainogehiagogirelako #leuskaraavecplaisir
Segitzeko prest, baina nola?!...
20 euskaltzale baino gehiago bildu dira ostegun huntan Miarritzeko gaztetxean. Aipagaia: testuinguru berri batean, zer perspektiba eskaini 2011an sortu den Mintzalasai dinamikari?
.105957.jpg)
2020eko Uztailaren 16a | ± 01 min 05 s
Eztabaida aberatsak izan dira: indarguneak, ahulguneak, hobekuntza pistak taldean zerrendatu dira. Giro goxo eta eraikitzailean parte hartu dute belaunaldi eta ibilbide desberdineko kideek. Lanean segitzeko gogoa hor bazen ere, zailtasunak gainditzeko premia azpimarratu da!
2019an lehen aldiz instituzio guzien sustenguarekin antolatu genuen Mintzalasai. 2020an, herenak ez du parte hartuko. Eta molde orokorrean, elkartearen jardunak eta irizpide administratiboek bat egitea geroz eta zailagoa da. Horrek 2 ondorio ditu:
- elkartea prekarizatzea, urte erditsua arte ez baitaki ze baliabiderekin antolatu beharko den.
- energia asko dimentsio ekonomikoa kudeatzera bideratzera, terrenoko beharrei erantzun beharrean.
Gaurko egunean, hipotesia guziak oraindik zabaduak dira etorkizunerako. Azken bilkura bat antolatua da aukera desberdinak aztertu eta proiektuaren segida adosteko:
2020ko uztailaren 16a, ostegunez, 18:00-19:30 Marion aintzira (Miarritze)
Irakurri gure editoa: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/euskararen_berriak/3518-uste_baino_gehiago_girelako!