Euskaraz bizi #haurrekin #enfamille
Herrixka, euskarazko jardueren foroa
Baionako Ikastolen Laguntzaileek foro bat antolatu dute irailaren 5ean, Bernat Etxepare Lizeoan.
2020eko Uztailaren 21a | ± 40 s
Baiona eta inguruetan diren euskarazko jarduerak ezagutarazi nahi dituzte foro horren bidez. Beraz, egun osoko egitarau bat prestatzen ari dira. Goizean, elkarteek mahaiak ezarriko dituzte bakoitzaren aktibitatea aurkezteko eta gainera jarduera bat proposatzen ahalko dute. Ondotik, jatekoa, edatekoa eta musika ere izanen dira.
Batez ere haurrentzako proposamenak atzemanen dituzue foroan, baina helduentzat ere zenbait elkarte interesgarri present izanen dira.
Gaiarekin loturik, webgune honetan, BABko euskarazko aktibitateen gida atzemanen duzue: https://mintzalasai.eus/lib/pdf/--guide_loisirs_euskara_ok.123837.pdf