Euskaraz bizi #deskubritu #apprendre
Sartzea da BABko euskaltegietan!
Laster abiatuko dira izen-emateak Baionako eta Miarritzeko gau eskoletan. Motibatu!

2020eko Irailaren 15a | ± 35 s
Euskalduna zara eta euskara hobetu nahi duzu? Mintzatzeko ez zara beti prest? Idatzia hobetu nahi zenuke?
Berdin da zein den hobetu nahi duzuna, AEKk lagunduko zaitu soluzioa atxematen.
Etorri gau eskolara! Diagnostikoa egin eta zuretako taldea atzemanen dizute.
Izen-emateak
Baionan (Marengo karrika 22) irailaren 14tik 25era, 9:00-19:00 artean. Horrez gain irailaren 25ean gurasoen bilkura eginen dute, guraso taldeak osatzeko, gau eskolan 19:00etan.
Miarritzen (Jules Ferry karrika 9)irailaren 21etik 25era 9:00-13:00 eta 15:00-19:00.