ENARGIAk ikastolak sustengatzen ditu
ENARGIAan hartua den harpidetza berri bakoitzarentzat kooperatibak 30€ko dohaintza bat eginen du tokiko ikastolari.
2020eko Urriaren 13a | ± 01 min 02 s
Haien mezua:
Dakizun bazela, ikastolen diru iturri nagusi bat besta ezberdinetan antolatuak diren ekimenetatik dator.
Osasun larrialdia dela eta,ekitaldi ezberdinak ezeztatuak izan dira eta diru sartzeak murriztu dira. Horregatik, Enargia kooperatibak ikastola ezberdinak sustengatzea erabaki du.
Zure argindar hornitzaileari esker, zure herriko ikastola lagundu ezazu!
> Urriaren 10etik azaroaren 10a arte, ENARGIAan hartua den harpidetza berri bakoitzarentzat kooperatibak 30€ko dohaintza bat eginen du tokiko ikastolari.*
Adibidez, herri batean, 50 pertsonek kontratu bat hartzen badute, herriko ikastolari 1500€ emanak izanen dira!
Orduan, ez duda ENARGIArekin bat egin eta aldi berean zure herriko ikastola lagundu ezazu!
Argindar hornitzailez aldatzea erreza eta zalua da, eta orroitarazten dizugu argindar mozketarik, interbentzio teknikorik eta fresik gabekoa dela ere.
Ez ahantz zure ingurukoei aipatzea gero eta gehiago izan gaitezen ENARGIAn!
























