Miarritzeko ikastolako haurrak Egak erakusketan
Miarritzeko ikastolako ikasleek Santa Eugenia elizpeko Egak erakusketa bisitatzeko aukera izan zuten urriaren 15ean.
2020eko Urriaren 16a | ± 32 s
Egak euskal arte garaikidea sustatzen duen artista talde bat da. Miarritzeko Santa Eugenia elizpean ikusgai da haien erakusketa, urriaren 18ra arte, lau euskal artisten obrekin: Anne Broitman, Alberto Letamendi, Marythé eta Iker Valle.
Urriaren 15ean, Herriko Etxearen parte hartzearekin, Miarritzeko Itsas Argi ikastolako haurrek erakusketa bisitatu ahal izan dute, Céline Arrossagarayren azalpenekin eta ondotik buztinarekin tailer bat egin dute, Anne Broitman artistak lagundurik.
























