Olentzeroren liburuxka
Olentzeroren Lagunak elkarteak liburuxka bat argitaratu du, eta lehen mailako eskola elebidunetan banatua izanen da.
2020eko Abenduaren 9a | ± 21 s
Liburuxka horretan Olentzero eta Maridomingi nor diren azaldua da manera sinplean. Azalpenaz gain, iruditegi bat atzeman dezakegu, hiztegi ttipi batekin. Online joko batzuen estekak ere gehitu dituzte, Olentzero eta Maridomingirekin jolasteko.
Deskargatu liburuxka hemen: https://files.eke.eus/pdf/olentzero-hiztegitxoa.pdf
























