Pixel tailerra familientzat
Biarritzeko mediatekako Irudi sailak euskarazko tailer bat proposatzen du apirilaren 3, 10:30etik 12:00etara
2021eko Martxoaren 29a | ± 30 s
Tresna numeriko berriak ezagutzeko parada izanen dute familiek euskaraz heldu den larunbatean Miarritzeko mediatekan.
Hitzordu bat, euskaraz, familian partekatzekoa, 6 urtetatik aitzina, tresna numerikoak ezagutu, esperimentatu eta sortzeko. Aldi honetako saioan: lightpainting edo iraupen luzeko argazkilaritza eta hologramoak.
Urririk da, baina izenak aitzinetik eman behar dira Irudi sailera deituz 05 59 2258 60 zenbakira, edota emailez, dpt.image@biarritz.fr helbidera idatziz, edo zuzenki webgunetik.
























