Hendaia Euskaraz 2021, ekitaldi murriztua baina borondate baieztatua
Martxoa euskararen hilabetea da Hendaian. Begiratu hendaia.eus webgunean, programazioaren berri ukaiteko, osasun neurrien arabera eguneratuko baita.
2021eko Martxoaren 1a | | ± 02 min 00 s
MARTXOAREN 6AN: BIZIKLETA EUSKARAZ KONPON EZAZU!
Martxoaren 6an (larunbata), 10:30etik 12:30era, Recycl'Arte elkarteak bizikletak konpontzeko tailerra proposatzen dizue euskaraz. Zure bizikleta eraman eta aztertzen zein konpontzen ikas ezazu, animatzaile euskaldun baten laguntzaz!
Helduei eta 7 urtetik gorako haurrei zuzendu tailer hau Recycl'Arte elkartearen egoitzan iraganen da, Leku Eder karrika, 18 (Intzura auzoan).
Izen-ematea derrigorrezkoa, beranduenaz tailerraren bezperan: coordination@recyclarte.org"€“ 07.84.23.63.03. Prezio librea, toki kopuru mugatua.
MARTXOAREN 6AN: NATURA ATERALDIA EUSKARAZ
Martxoaren 6an (larunbata), 15:00etan, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak euskarazko natura ateraldi bat proposatzen dizue Abbadiako eremuan. Arnasketa bat, eta gure itsasbazterraren ondare naturala ezagutzeko parada.
Izen-ematea derrigorrezkoa, berantenaz bezperan, posta elektronikoz: jfrahier@hendaye.com. Hitzordua Asporotsttipin. Iraupena: 2:30 inguru.
MARTXOAK 10, 13, 24 ETA 27: ARRAUN INIZIAZIOA EUSKARAZ
Martxoaren 10 eta 24an (asteazkenez), eta 13 eta 27an (larunbatez), 15:00etatik 16:30era, Hendaia Euskaraz-en baitan, Endaika elkarteak arrauna euskaraz deskubritzea proposatzen dizue Txingudiko badian. Horretarako, hitzordua Itsas Zentroan duzue.
Doako jarduera hau helduei eta igeri egiten dakiten 10 urtetik gorako haurrei proposatzen zaie. Izen-ematea derrigorrezkoa da, berantenaz bezperan: bakaka49@hotmail.com"€“ 05.59.48.18.63.
MARTXOAREN 17AN: ALTXOR IHIZIA EUSKARAZ
Martxoaren 17an (asteazkena), 14:00etan, Hendaia Euskaraz-en karietara, Hendaiako Turismo Bulegoak Hendaia euskarazko altxor ihizi joko baten bidez ezagutzea proposatzen dizue. Jokoa taldeka iraganen da, 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, talde bakoitzean heldu bat bederen beharko delarik. Familian egin daiteke, beraz!
Zoaz Balearen atzetik, altxorrera eramanen zaituen helbide misteriotsuaren bila!
Abiatzea Herriko Etxearen aitzinean izanen da. Jarduera dohainik da, baina toki kopurua mugatua da. Izena derrigorrez eman behar da, berantenaz bezperan, Turismo Bulegoan: 05.59.20.00.34"€“ tourisme@hendaye.com.
Jokoaren iraupena: 2 ordu inguru.
























