Ikerketarako burtsak 2021
Eusko Ikaskuntzak eta Biarritzeko herriko etxeak ikerkuntzarako dirulaguntzen deialdia ireki dute aurten ere. Hautagaitzak apirilaren 23a aitzin aurkeztu behar dira.
2021eko Martxoaren 15a | | ± 01 min 04 s
Haien hautagaitza aurkez dezakete Masterra edo Doktoretza prestatzen dauden ikasleek, ikerlari independenteek eta baita ere bideogileak, film egile amaturrek nazionalitate eta adin baldintzarik gabe.
Lan hizkuntza hautagaiak berak hautatzen du: euskara, frantsesa, espainola edo ingelesa.
Dirulaguntza, diziplina orori irekia zaio: euskal ikasketak, historia, antropologia, hizkuntza, artearen historia, arkeologia, geografia, lurralde antolaketa, literatura, musikola, fisika, kimika, medikuntza, geologia, zientziak, kudeaketa, ekonomia, zuzenbidea (zerrenda hau zabalagoa da).
Hautagaitza dosierra bide elektronikoz eskura daiteke baiona@eusko-ikaskuntza.eus helbidera joz edo hautagaitza deialdia hedatzen duten sareetan eskatuta. Hautagaiek haren hautagaitza txostena behar den bezala beterik eta eskatu agiri erantsiekin batera baiona@eusko-ikaskuntza.eus helbidera igorri beharko da edo, postaz Eusko Ikaskuntza-Société d'Etudes Basques, au 51 quai Jauregui-berry 64100 Bayonne helbidera, hautagaitzak aurkezteko azken epea aitzin (apirilak 23).
























