"Netflix euskaraz" sinadura bilketa
Herritar talde batek Netflixeko edukiak euskaraz eskuratzeko sinadura bilketa bat abiatu du.
2021eko Martxoaren 16a | ± 43 s
"2012-2016 urteetan iritsi zen Netflix estatu espainiar eta frantziarrera; gaur egunean, munduko internet bidezko telebista hornitzaile handiena dena. Euskara, eta, plataforma honen kontsumitzaile potentzial diren 800.000 euskal hiztunak kontuan hartu gabe iritsi ere."
Erronka apirilaren 15erako 10000 sinadura biltzea da. Momentuz, 8000tik goralortu dituzte.
Netflix Euskaraz taldekoek diotenez, orain arte, beste hizkuntza gutxituetan eskari hori egin dutelarik, Netflixek erantzun du benetan eskaria balego eskainiko lituzketela edukiak hizkuntza gutxituan. Beraz haien xedea, eskari edo galde hori erakustea da.
Zuk ere izenpetu nahi baduzu: https://www.change.org/p/netflix-edukiak-euskaraz-emititu-ditzala-eskatzen-diogu-netflix-i


























