"Desagertzea" dokumentala Kanalduden
Kanalduden ikusgai izanen da martxoaren 18an, 21:00etan. Dokumental honek Amazoniako taushiro hizkuntza indigenaren azken hiztunaren istorioa kontatzen du.
2021eko Martxoaren 18a | | ± 47 s
Sinopsia: Peru iparraldean, Amazoniako oihaneko Intuto herrian Amadeo bizi da. Taushiro hizkuntzaren azken hiztuna da. Zahartzen ari da eta nekatua da. Bere eguneroko bizi bakartian eta erritualetan segitzen dugu. Bere hizkuntza baliatzen du zuhaitzeri, ehiztatzen dituen animalieri eta bere anaia zenari mintzatzeko. Amadeoren egunerokoa jarraikiz, filmak ondoko galdera luzatzen du: zer galtzen da hizkuntza bat desagertzen delarik?
Jonathan Millet Pariseko zinegilea da dokumentalaren sortzailea. Filma taushiro hizkuntzan da baina Kanalduden euskarazko azpidatziekin ikusten ahalko da.
Irakur BERRIAn agerturiko artikulua: https://www.berria.eus/paperekoa/1861/028/001/2021-03-18/kanaldudek-desagertzea-dokumentala-estreinatuko-du.htm
Eta dokumentala ikusteko: https://kanaldude.eus/
























