Euskara ikastaldiak AEKrekin
AEKren eskutik lau ikastaldi apirileko oporren denboran: Maulen, Donibane Garazin, Baionan eta Miarritzen.
2021eko Martxoaren 22a | | ± 31 s
AEK-k urte guztian ikastaldi bitartez euskara manera trinkoan ikasteko aukera eskaintzen dizu. Ikastaldia molde ona da hasiera mailatik hizkuntzarekiko lehen harremanak abiatzeko bai eta ingurumen euskaldun batean ulermena eta mintzamena garatzeko ere.
Urtean zehar antolatutako ikastaldi hauez gain, urte osoan irekia den barnetegia du AEK-k Bizkaiako Forua herrian.
Izen-emateak: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeBFFioT4XiFwqMOQogeNEw2a-QhiWFrN56dxXFl-EIaFqWDw/viewform

























