Udaltop 2021, euskara zerbitzuen topaketa online
Udaltop urtero Lasarte-Orian iragaten den topaketa da, bertan herriko etxeetako euskara zerbitzuetako kideak elkartzen dira. Aurtengo gaia' : Zer eta nola egin udaletatik eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera indartzeko?
2021eko Martxoaren 26a | | ± 33 s
Aurten ere, modu berezian iraganen da Udaltop: bideokonferentzia bidez, bi goizez: maiatzaren 5 eta 6an. Iazko gaiari lotuz,eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko gakoak emango dira, hain zuzen, udaletatik zer eta nola egin daitekeen aztertuko da.
Izen-ematea beharrezkoa da etxetik hitzaldiak ikusi ahal izateko (15€ balio du). Apirilaren 23ra arte eman daiteke izena:http://www.udaltop.eus/eu/izen-ematea
Egitarauari buruzko xehetasunak:http://www.udaltop.eus/eu/egitaraua
























