Biarritzeko Hiriak euskara-frantsesezko lehen familia-liburua sortu du
Bretainiako zenbait hiritan hasi ziren duela urte batzuk familia-liburu elebidunak banatzen, bretainieraz eta frantsesez. Aldiz, Euskal Herrian Biarritz izanen da euskara eta frantsesezko familia-liburuak banatuko dituen lehen hiria.
2021eko Apirilaren 15a | | ± 50 s
Aste honetan, Biarritzeko Herriko Etxeak lehen familia-liburu elebidunak banatu ditu. Ekintza hau, Hiriak eramaten duen euskararen biziberritzearen aldeko politika publikoaren testuinguruan kokatzen da.
Familiari dagozkion egoera zibileko aktak biltzen ditu familia-liburuak, eta dimentsio afektibo bat izan dezake, familia hunkitzen baitu: baloreen, jakintzen, ezagutzen eta hizkuntzen transmisiorako gunea.
Oraindanik, Miarritzeko familiek dokumentu berri honen eskaera egin dezakete Hiriaren webgunean, jadanik Miarritzeko familia-liburu elebidun bat baldin badute.
Info+
- Izaera sinbolikoa izanen du dokumentu honek, momentuz ezingo da administrazioekiko harremanetan erabili.
- Dokumentua Biarritzeko Euskara Zerbitzuak itzuli du, eta ondotik zinpeko itzultzaile batek eta Euskararen Erakunde Publikoak bildu aditu talde batek egiaztatu dute.


014036114029.png)






















