mintzalasai

Euskaraz bizi

Kalakaño abian da!

Kalakaño, Euskal Elkargoak eta bere partaideek antolatzen duten euskarazko lehen haurtzaroaren ekitaldia da. Ekainaren 22a arte, Kalakaño-k, haurtzaindegietako haurrei eta lehen haurtzaroko profesionalei zuzendutako animazio anitz proposatzen ditu.

2021eko Apirilaren 27a | | ± 03 min 19 s

Kalakaño, Euskarazko lehen haurtzaroaren ekitaldia berriz abian da. Eta 2021eko edizio hau, aitzinekoak bezain aberatsa da, Covid krisia izanik ere. Osasun baldintzek hala ere, apirileko aitzinikusi hainbat ekimen gibelatzea ondorioztatu dute.

Tailerrak, ikuskizunak, mintzaldiak eta formakuntzak, proposatuak zaizkie haurrei eta lehen haurtzaroko profesionalei, Euskal Hirigune Elkargoaren lurraldeko hiri eta herri anitzetan, datorren ekainaren 22a arte. Tailerrak, ikuskizunak, topaketak eta formakuntzak biltzen dituen egitaraua, lehen haurtzaroko profesionalei zuzendua.

Kalakaño, Euskal Hirigune Elkargoak euskarazko haurtzaindegiei segurtatzen dien laguntzaren urteko gertakizun nagusia da. Haurtzaindegiek eragin saihestezina dute euskararen transmisioan, elkargoak euskara ikasteko formakuntzak proposatzen dizkie langileei eta ondorioz, euskarazko haurtzaindegi sare bat egiturarazten du Leha dispositiboaren bidez (irakur beherago). Ekimen eredugarri bat proposatzeko euskarazko lehen haurtzaroaren alorrean, animazio andana bat proposatuak dira, hauen artean ondotik aurkezten ditugun ekitaldi nagusiak.

Profesionalen arteko topaketa

Euskarazko lehen haurtzaroko profesionalen sareko lehen topaketa: topaketa honek delako profesionalak bilduko ditu, ekainaren 3an, Luhusoko Harri Xuri gelan. Egitarauan: LEHA haurtzaindegiko langileak, lehen haurtzaroko koordinatzaileak eta Euskal Elkargoko euskara garatzaileak biltzen dituen lantalde baten estreinaldia.

Ezohiko ikuskizunak

Lau ikuskizun proposatuko dira haurrentzat haurtzaindegietan:

  • Urmaela Txiki: Kiribil konpainiaren sorkuntza berri hau Senpereko Maitetxoak haurtzaindegi elkartean proposatua izanen da. Ikuskizun hau, 2020an Errenteriako Dejabu Panpin Laborategiarekin elkarlanean sortutako Urmaela ikuskizunetik egokitu da.
  • Elirale konpainiaren Oa-Huetak: euskarazko ikuskizun hau, euskaraz ez dakitenentzat irisgarria, bi dantzarik eta musikari batek segurtatzen duten pieza koreografikoa da. Bizia eta poetikoa Oa-huetak ikuskizuna nahaspilatua bezain berria da. Ikuskizuna maiatzaren 5ean aurkeztua izanen da Donapaleuko Saint-Louis zinegelan, 10:00etan
  • Altxorraren bila, artista/musikari/sofrologoaren eskutik, Maialen Alfaro-k sofrologia ezagutzea proposatzen du, Altxorraren bila, liburu ipuin parte-hartzailearekin dibertituz.
  • Trukatruk, Filip Albor eta Arantxa Irigoyhen artisten eskutik. Musika, poesia, kantua, objektu-antzerkia, 7 hilabetetik 7 urtera bitarteko haurrei eskainia den ikuskizuna da.

Tailerrak eta formakuntzak

Dantza, Pantxika Telleria-ren eskutik: Elirale konpainiako koreografoak proposatzen du, haurrekin lan artistikoa egitea eta lehen haurtzaroko profesionalei gorputza iratzartzeko metodoak transmititzea.

Haur ttipiendako literatura, album sortzaile-ilustratzailearen, eta Kiribil konpainiako zuzendari artistikoa den Amaia Hennebutte-n eskutik. Ikuskizun honek ttipien irudimena garatzea proposatzen du. Haurrak aktore bilakatzen dira parte hartzen duten kultura-adierazpenen ariketei esker.

Formakuntzak proposatuak izanen dira haurtzain-taldeei eta haurrei:

  • Yoga, Oinutsik elkarteko Ekai-ekin
  • Musikari gogoa pizteko tailerra, Maialen Alfaro artista/musikaria/sofrologoaren eskutik

Leha, argiki

Leha dispositiboa, euskarazko haurtzaindegi elebidunen eta murgiltze haurtzaindegien labelizaziorako partaide-anitzeko dispositibo bat da (EEP, CAF, Akitania hegoaldeko MSA, Departamendua, Euskal Elkargoa). 23 egitura, labelizatuak edo labelizatzeko bidean dira.

Baliagarria

Animazio guziak urririk dira, aldiz, euskarazko lehen haurtzaroko profesionalei eta haurtzaindegietako haurrei erreserbatuak dira.

Iturria: https://www.communaute-paysbasque.fr/


hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.