"Brebeta euskaraz" aldarrikatzeko jende kateak
Seaskak mobilizazioak antolatu ditu Urruñan, Lartzabalen, Baionan eta Kanbon maiatzaren 19an, 12:15ean.

2021eko Maiatzaren 12a | | ± 46 s
1994tik brebeta euskaraz pasa ahal izan dute Seaskako ikasleek, baina 2016an erreforma berri batekin zientzia froga gehitu zitzaion azterketari eta froga hori frantsesez egitera behartu dituzte ikasleak, nahiz eta urte osoan euskaraz ikasi.
Osasun krisiaren ondorioz, iaz ez zen brebeta azterketarik izan. Aldiz, aurten egiteko asmoa dute eta Frantziako Hezkuntza Ministerioak espresuki erran du zientzia gaien probak ezin direla euskaraz erantzun.
Ondorioz, lau elkarretaratze antolatu dituzte maiatzaren 19an, 12:15ean. Baionako San Izpiritu zubian, Kanboko Xalbador kolegioko biribilgunean, Lartzabalen eta Urruñan dagoen Euskal Hirigune Elkargoaren egoitzaren aitzinean jende kateak eginen dituzte.























