UEUren Udako Ikastaroak aurten ere, Baionan
49. aldiz antolatuko ditu UEUk Udako Ikastaroak Baionan, Eibarren eta Iruñean. Izen emateak irekirik daude.
2021eko Maiatzaren 26a | | ± 40 s
Udako Euskal Unibertsitateak urtero goi-mailako ikastaroak antolatzen ditu euskaraz. Baionakoak uztailaren 7, 8 eta 9an eginen dira eta jadanik izena eman daiteke.
Aurtengo eskaintza osoa: http://www.ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroak
Baionan iraganen diren ikastaroak:
Krisia(k) eta burujabetza(k) sindemia garaian.
- Baiona, uztailak 8-9
Pandemia eta Zuzenbidea: ezohiko neurrien azterketa Euskal Herritik.
- Baiona, uztailak 7
Euskaraz beti eta hobeki, DUDAKEN hizkuntza tresna oinarri.
- Baiona, uztailak 8
Euskalgintza irudikatzen: mapa, arbola eta beste zertzelada batzuk.
- Baiona, uztailak 9
Euskara gaitasuna lantzen: Interneteko baliabideak ezagutuz.
- Baiona, uztailak 9
























