Zuk ere, egitaraua gurekin osa ezazu
Irailaren 20tik 26rat iraganen da Mintzalasai festibalaren 10. edizioa. Egitaraua osatzeko ideiak baldin badituzu, ez duda!
2021eko Ekainaren 28a | | ± 01 min 04 s
1) Parte hartzaile bazira:
Zer egin nahi zenuke euskaraz? Zein aktibitate ikusi nahi zenuke egitarauan? Musika talde bat, txaranga bat edo antzerki konpainia bat ezagutzen duzu? Bidali euskararen erabilera ardatz duten ideia ausart eta berritzaileak hemen.
2) Artista edo tailer emaile bazira:
Tailer bat, ikusgarri bat, nehoiz ikusi gabeko esperientzia bat edo performantzia bat proposatu nahi duzu? Zerbait sortu nahi duzu publikoarentzat, baina hortarako asistentzia linguistikoa behar duzu? Zerbait antolatu nahi duzu Mintzalasai denboran? Gurekin harremanetan sartu.
3) Lagundu nahi bagaituzu:
Baiona-Angelu-Miarritze inguruko euskaltzalea zira eta Mintzalasai proiektu ederra barnetik bizi nahi duzu? Elkarte berritzaile, horizontal, ireki eta profesionalean inplikatu nahi duzu? Komisio autonomoetan funtzionatzen dugu Festibala eraikitzeko; atea irekia da!
Hitz orduen finkatzeko irizpidea: euskararen ahozko erabilera ahalbidetzea - Berritzaile eta erakargarri izatea - Publiko desberdinei zuzendua izatea...
Gero arte!
























