Uda garaian ere, konektatu euskararekin!
Ikasturte bukaeraren usaina iritsi zaigu guri ere: eguzkia, terrazak, bakantzak? Gure aldetik, lanean segituko dugu uda giroan ere euskaraz gozatzeko aukerak biderkatzeko.
2021eko Agorrilaren 2a | | ± 01 min 13 s
Ikasturte bukaerarekin, arnasgune batzuk itzaltzen zaizkigu: ikastolak, eskolak, lantokiak, gau eskolak?
Izan ere, euskara ikastolan edo eskolan ikasten duten haur anitzek ez dute batere euskararik entzungo udako bi hilabeteetan, urte osoan zehar gau eskolako klaseetan parte hartu duen helduak merezi dituen oporrak hartuko ditu, baina gutiago praktikatuz, lortu duen maila gal dezake.
Aldi berean, pandemiaren egoera hobetzen ari dela dirudien honetan, euskarazko hitzorduak biderkatzen ari dira Baionan, Angelun eta Miarritzen, aukerak sortuz euskaraz gozatzeko.
Euskararekin konektaturik egoteko proposamena, beraz, gure webgunea da eta gauza anitz atzemanen duzu bertan:
'·Gau eskolan klaserik ez baduzu ere, euskaraz trebatzeko aukera batzuk: hiztegiak, euskal kulturari buruzko loturak?
'·Zure haurrek eskolan lantzen dutenaren osagarri, euskarazko jokoak, filmak eta aktibitate kaierak.
'·Bakantza hauetan ere, euskarazko ekitaldietan parte hartzeko agenda eguneratua.
'·Oporretan aktualitatetik moztu nahi ez dutenentzat, euskararen berriak.
'·Irailean iritsiko den Mintzalasai festibalari buruzko informazio gehiago.

























