Zigor, Egu Iturria erakusketaren bisita euskaraz
Uda honetan, Biarritzeko Bellevue aretoan Zigor artistaren Egu Iturria erakusketa dago ikusgai. Uztailaren 30ean, euskaraz bisitatzen ahalko da artistarekin.
2021eko Uztailaren 21a | | ± 01 min 49 s
BELLEVUE-KO UDA HONETAKO ERAKUSKETA: ZIGOR
Euskal Herriko artista enblematikoa da Zigor. Argazki tresna eta liburuxka eskuan, maite duen herria urrats handiz kurritzen du etengabe, inspirazio-iturri izanen zaizkion elementuen bila.
Bellevue-ko erakusketa honetan, Zigorrek mitologiaren prismatik finkatzen du begirada, gure historia argitzen duen mitologiatik. Egu argiaren lehen izpiak omentzen dituen harpeetako katedraletik, figura babesleetara (Eguzki, Ilargi, Gau?); eta giza pentsamenduaren arrastoetatik, pentsamendu mistikoaren seinaleetara, Zigorrek mundu hau hobeki ulertzeko gako batzuk ematen dizkigu: kulturan sakontzen laguntzen duen zentzu bilaketa bat.
BISITA GIDATUA EUSKARAZ
Zigorrek bisita gidatu bat proposatuko du euskaraz uztailaren 30ean, ostiralarekin, 17:00etan Bellevue aretoan:
- Prezioa: 3€ (+ sartzea). Kasu, kopurua mugatua da.
- Izen emateak: 05 59 41 57 56 (astelehenetik ostiralera)
- Iraupena guti gorabehera: 1h
- Pase sanitariorik ez da aurkeztu beharko (gehienez 50 pertsona izanen baitira)
EUSKARARI BURUZKO HITZALDIA
Euskara, mitoak eta errealitateak (frantsesez, euskarazko itzulpenarekin)
- Lucien Etxezaharreta, euskal kazetari eta idazlearen eskutik.
- 2021eko uztailaren 29a, osteguna, 11:00etan Bellevueko entzunaretoan"€“ Sartzea urririk
"Euskaldunek beren burua hizkuntzaren arabera definitzen dute, euskararen arabera. Harro dira hizkuntzaz, historian zehar jasandako gaitzesteak eta mespretxuak gorabehera. Umorez beterik, bizia eta naturarekiko lotura adierazten ditu. Hizkuntza bizia da, kultura handiez elikatua eta bere etorkizuna eraikitzen du, gogotsu.â€
INFO+
- ZIGOR EGU ITURRIA | La Lumière Source erakusketa
- 2021eko UZTAILAREN 3tik AGORRILAREN 29ra. BELLEVUE – Bellevue plaza - 64200 Biarritz
- Prezioa: 7"‚¬ / 5"‚¬ - Urririk 12 urte arte.
- Egunero irekia, 10:00etatik 19:00etara, astearteetan salbu.
- Informazio gehiago: Erakusketa denboran: Le Bellevue: 05 59 01 59 20

























