Bouquinville ttipia Baionara itzuliko da
Berriz ere osasun krisiak ukituriko urte nahasi honen ondotik, 2021ko Bouquinville Ttikia, haur literatura festibala, proposamen goxo anitzekin itzuliko da Baionara, Libreplume elkartearen eskutik.
2021eko Urriaren 3a | | ± 35 s
Urriaren 13tik azaroaren 5ra, ikusgarriak, filmak, adin guzientzako liburuak deskubritzen ahalko dituzue, eta tailer eta jokoetan parte hartzen ahalko duzue! Generoaren inguruko gure jokabideetaz hausnartzeko aukera izanen da, baina baita ere munduan neska, mutiko ala beste edonor izanda ere, gure lekua galdezkatzeko... eta estereotipo guziei zartako bat emateko aukera!
Programa osoa deskubri ezazue, eta izena emazue sarean: https://www.billetweb.fr/le-petit-bouquinville-bouquinville-ttikia-2021?fbclid=IwAR1yiHaWaXR-tU8euOwmjNhA_eCiRdwrs6JMVrpMzV2FilI5GYLsdYTCktA



























