UEUren ikastaroa: Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa
Udako Euskal Unibertsitateak ikastaro bat antolatu du lau larunbat goizetan lau herri ezberdinetan. Lehen saioa urriaren 23an izanen da Senperen eta oraindik izena ematen ahal da.
2021eko Urriaren 18a | | ± 01 min 11 s
Nola sozializatzen gara kulturgintzan eskolaz kanpo?
1.- Abiapuntua
Hezkuntza araututik kanpo euskal kulturgintzaren transmisioaren (ezagutza eta praktika) egungo egoera esperientzia praktikoetatik ezagutu nahi dugu. Egunerokoan gorpuzten diren esperientzia praktiko horien lagungarri, marko teoriko bat proposatu nahi dugu, zeina honako bi galderak hausnartuta osatu asmo dugun: Nola euskaltzaletzen gara? Nola kulturzaletzen gara? Nola sozializatzen gara euskarazko kultur sormenaren inguruan? Zein espazio ditugu euskarazko kultur sormenaren inguruan elkartzeko? Zer egin genezake elkarrekin euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen dugun Euska Herri osoko eragileok?
2.- Helburua
Jardunaldiotatik Euskal Herri osorako ikuspegia duen lan-talde bat osatu nahi dugu, zeinak euskal kulturgintzaren transmisioa (ezagutza eta praktika) eskolaz kanpo nola bermatu genezakeen aztertu eta proposatuko duen.
3.- Datak
Urriaren 23a, Senpere, 09:30-13:30
Azaroaren 11a, Laudio, 09:30-13:30
Azaroaren 13a, Lesaka, 09:30-13:30
Azaroaren 20a, Azpeitia, 09:30-13:30
Info+: http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/1654/Euskal%2Bkultur%2Bsorkuntzaren%2Btransmisioa.%2BSormenean%2Bhezi%252C%2Bkulturan%2Bbizi.%2BII.%2BJardunaldia.
























