BADA, Ipar Euskal Herriko gazte komunikabide berria
Bada.eus deitzen da, eta momentuz Facebook eta Instagramen eskuragarri da.

2021eko Urriaren 19a | | ± 59 s
Astero aktualitateko gai bat lantzen duen erreportai bat eta asteko gertakari nagusiak laburbiltzen dituen emankizuna eskainiko dituzte. Edukia elebiduna izanen da eta hastapen batean Facebook eta Instagramen hedatuko dute.
Hutsune baten aitzinean
Euskarazko eduki gehiagoren beharra ikusten dute sare sozialetan eta interneten orokorrean:
"Interneten murgildurik hezia izan den belaunaldi gisa, urteetan zehar pantaila aitzinean hedatzen zitzaigun mundu horrek gaizkizate nabarmen bat sortzen zigun. Izan ere, instagramen, twitterren, youtuben, blogetan edo interneten gazteen artean indarra hartzen duen espazioetan gure herritik kanpoko editoreak dira nagusi. Ipar Euskal Herriko gazteek pantailaz bestalde Frantzia mailako ahots eta idatziak dituzte nagusi, eta gehienetan ingeles edota espainolak ere, euskaldunak baino lehen".
Aurkezpen bideoa: https://www.facebook.com/102322812246575/videos/897710734484064























