Lurrama 2021 Arbonako lur okupatuetan
Aurten, formatu berezi batean ospatuko da Laborantza herrikoi eta iraunkorraren azoka, urriaren 24ean, igandearekin, Arbonan.

2021eko Urriaren 6a | | ± 01 min 07 s
16. edizio honetan Lurramakoek lurraren inguruko gogoeta bultzatu nahi dute: "Gure lurra, gure jatekoa" izanen da gaia. Lurra funtsezko gaia da laborantzarentzat, laborarien lan tresna delako eta lurrari esker elikatzen garelako. Beraz lurra babestu eta zaindu behar dugu.
Lurramako antolatzaileak azkarki hunkituak izan dira ELB eta Lurzaindiak ekainaren 23an abiatu zuten okupazioarekin. Bestalde, oraingo osasun egoerak ez luke ahalbidetuko beti bezalako Lurrama bat antolatzea. Beraz, erabaki dute aurten edizio berezia egitea Arbonako lur okupatuetan eta bat egitea espekulazioaren eta laborantza lurren desagertzearen aurka.
Urriaren 24ko egitaraua
Animazioak
10.00: estrena
10.30: hitzaldia: Zein lur eta elikadura politika Euskal Herriarentzat?
10.00"€“ 18.00
- Barazki, hesi eta zuhaitz landatzea
- Sagar tinkatzea
- Ardi ile moztea
- Haurren etxaldea
- Artzain txakur lanak
- Pottok eta asto ibilaldiak
- Herri kirolak
Musika - Kontzertuak
12.00 - 20.00
- Ongi etorriaMaialen Lujanbio eta Amets Arzallusekin
- Kiki Bordatxo
- Diabolo Kiwi
- Anje Duhalde
- Anari
- Frigo
- Xiberoots























