Molac legeari buruzko mintegia Baionan
Urriaren 22an, egun osoko mintegi bat antolatu dute Molac legeari eta bere ondorioei buruz Euskal Konfederazioak eta Euskaltzaindiak.
2021eko Urriaren 5a | | ± 31 s
Jardunaldia urriaren 22an iraganen da, ostiralarekin Baionako Herriko Etxean 9:15etik aitzina.
Hizlarien artean, legea proposatu zuen Paul Molac diputatua, Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Antton Curutcharry EEPko lehendakaria, Max Brisson senadorea eta baita Bretainiako eta Kataluniako lekukotasunak ere.
Egitarauaosorik: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/plazaberri/2021/urria/molac.pdf
Izena emateko: 05 59 25 64 26 edo info@euskaltzaindia.eus
Bestela, Euskaltzaindiaren youtube kanalean eta Kanalduden ere hedatuko da zuzenean.
























