"Gizakiek zeharkatu ezin duten kultura mugarik ez da"
Gilles Rivièrek "Euskal Afrikarra" ikusgarria eskainiko du Baionako hiri-barneko MCVan urriaren 29an, 20:30ean; "Frantsesaren, euskararen eta dioularen arteko bidegurutzea".
2021eko Urriaren 27a | | ± 45 s
Gilles Rivière Mendebaldeko Afrikan bizi izan zen denbora aski luze mandingeko kultura barneratzeko oraino, topaketa erabakigarriei esker. Jatorriaren aztarna fisikoa justifikatu behar duen mestizo batek ez bezala, Gilles-k bere afrikartasuna erakusi behar du, ikusezintasuna arintzeko.
Bere lekukotasunaren bidez, bere nortasun anizkoitza azalduko digu hitzak eta soinuak nahastuz, bidaia originala eta harrigarri batean murgiltzeko.
Stand-up eta performantziaren artean, umorez eta existentziari buruzko galderez betea da emanaldia eta mezu bat du oinarri: "Gizakiek zeharkatu ezin duten kultura mugarik ez da".
Kora eta harpa soinuek lagundurik.
Urriaren 29a, ostirala, 20:30, Baionako hiri-barneko MVCan.
























