mintzalasai

Euskaraz bizi

EKE-k Zineskola dispositiboa berriz bultzatzen du 2022an

Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz, Euskal kultur erakundeak eta bere partaideek Zineskola euskarazko irudi heziketa dispositiboa berriz bultzatzen dute 2021-2022 ikasturterako. Dispositiboan parte hartu nahi duten irakasleek 2021eko azaroaren 17a arte dute EKE-ri izena emateko.

2021eko Urriaren 27a | | ± 01 min 50 s

Zineskola dispositiboa Euskal kultur erakundeak du antolatzen ondoko partaideekin: Cinéma & Cultures, Cinévasion, Zineuskadi, IKAS euskal pedagogia zerbitzua eta Hezkunde Nazionala. Helburuak: euskarazko animazio film interesgarriak proposatu euskara irakasleei eta beren lehen mailako ikasleei, laguntza pedagogiko egoki bat eskaini, eta euskara eskolatik kanpo erabiltzeko parada eman.

Osasun krisiak azpikoz gora ezarri dituen bi edizioen ondotik, EKE-k eta bere partaideek 2022ko martxotik apirilera zinema geletara itzultzeko parada eskainiko diete ikasleei hiru filmekin: Harri Zopa, Ernest eta Celestine, eta Lur eta Amets.

Usaian bezala, irakasleei formakuntza saioak eskainiko zaizkie filmen edukiak ikasleekin lant ditzatzen. Parte hartu nahi duten irakasleek 2021eko azaroaren 17a arte dute Maitane Hernandez-i izena emateko.

Dispositiboaren ibilera

  • Irakasleen "formakuntza" egunak: 2021eko abenduaren 1a eta 2022ko urtarrilaren 22a Kanboko l'Aiglon zinema gelan
  • Emanaldien egutegia: 2022ko martxoaren 1etik apirilaren 15era
  • Zinema gela parte hartzaileak: Atalante (Baiona), Le Royal (Biarritz), Le Sélect (Donibane Lohizune), Haritz Barne (Hazparne), Itsas Mendi (Urruña), L'Aiglon (Kanbo), Maule Baitha (Maule), Saint-Louis zinema gela (Donapaleu), Le Vauban (Donibane Garazi), Les Variétés (Hendaia), Getari Enea (Getaria)
  • Izen ematea: Zineskola formularioa betez 2021eko azaroaren 17ko berantenaz
  • Tokien erreserbatzea: dispositiboan izena eman ondotik, ikastetxe bakoitza zuzenki harremanetan sartuko da hurbilen duen zinema gelarekin emanaldiaren eguna eta ordutegia finkatzeko
  • Prezioa haurka: 2,50"‚¬
  • Garraioa: eskola bakoitzak bere garraioa antolatuko du autobus konpainiekin zuzenki harremanetan sartuz

Filmak: https://www.eke.eus/eu/albisteak/ekek-zineskola-dispositiboa-berriz-bultzatzen-2022an


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

TENIS INIZIAZIOA

TENIS INIZIAZIOA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB
SOFRO- MUSIKA TAILERRA

SOFRO- MUSIKA TAILERRA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB

2026(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2026(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2026(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
Gaur

2027(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2027(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2027(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2027(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2027(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.