‘Haurren aurrean, helduak heldu' euskararen erabileraren aldeko kanpaina
Euskaltzaleen topaguneak kanpaina berezia zuzendu die gurasoei, zaintzaileei, senideei eta bestelako hezitzaileei, haurren eredu gisa, euskarazko praktikak sustatzeko. Azaroaren 22tik abenduaren 5era iraganen da.
2021eko Azaroaren 2a | | ± 01 min 25 s
Euskaraldiaren aurtengo hutsunea baliatuta,"€˜Haurren aurrean, helduok heldu' egitasmoa antolatu dute azaroaren 22tik abenduaren 5era arte. Aktibazio ariketa bat izango da, 0 eta 12 urte arteko umeekin harreman zuzena duten helduen arteko hizkuntza-praktikak aldatu eta euskara gehiago erabiltzeko.
Ekimena Euskaltzaleon Topaguneak prestatu du eta Euskal Herriko 70 herritan egingo da, batez ere helduei (burasoak, aitatxi-amatxiak, zaintzaileak?) zuzendua den ariketa hau. Izan ere, ekimenaren sustatzaileek oroitarazten dute Euskal Herrian 2016an egin zen kale neurketaren arabera, euskara gehiago erabiltzen dela haurren eta helduen arteko interakzioetan. Eta haurrek beren artean euskaraz egitea nahi badugu "helduok eredu izan behar dugu":
"Helduen eredurik ez badago, umeek hizkuntza ikasi bai, baina ez dute erabiliko. Umeei eskatzen zaiei euskaraz egiteko, baina gero helduok ez badugu geure artean euskaraz jarduten, mezu kontraesankorrak bidaltzen ari gara".
Helduek zer hizkuntzatan, noiz, norekin, zeri buruz? egiten duten ikusi eta entzuten dutela umeek diote, eta horrek goitik behera baldintzatzen du umeen hizkuntza-portaera. "Umeek hizkuntza ez ezik, hizkuntza erabiltzeko gizarte arauak eta hizkuntzen arteko hierarkiak ere barneratzen dituzte".
Info+ eta kanpainako bideoak: https://topagunea.eus/haurren-aurrean-helduok-heldu/























