Haurrek lokartu aitzin entzuteko podkasta
"Lo potolo" podkasta entzungai da EITBren webgunean. Audio-ipuin laburrak dira, idazle ezagunek idatziak.
2022ko Urtarrilaren 4a | | ± 50 s
Lo Potolo - Lotara joateko ipuinak liburua 2019an argitaratu zen. Hainbat idazlek idatzitako istorioen bilduma eder bat da.
Orain, ipuin horiek entzungai dira podkast batean, minutu 1 eta 8 minutu artean irauten dute eta idazle ezagunek idatzi dituzte: Miren Agur Meabe, Harkaitz Cano, Uxue Alberdi eta J.Kruz Igerabide, besteak beste.
Entzuleari bidaia etengabea proposatzen dioten ipuinak. Gelaren argiantzean,mundu magikoak itzaletatik ateratzen hasten direnean, lehen mailako idazleen istorioak paregabeko bidelagun dira ametsen erresumarako bidaian, areagoahots gozoek belarrira esaten dizkizutenean. Haurrek beste gozatuko dute gurasoekliluratik pikardiara, jolasetik gogoetara, goxotasunetik irribarrera, edo algarara...
Entzun hemen: https://www.eitb.eus/eitbpodkast/aisia-fikzioa/audioliburuak/lo-potolo/
























