Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Uda leku elkartean
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Uda Leku elkarteak zuzendariak xerkatzen ditu. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Urtarrilaren 13a | ± 01 min 03 s
2022ko udako egonaldi ezberdinak kudeatzeko, Uda Leku-k noiztenkako zuzendariak xerkatzen ditu
Eginbeharrak
- Animatzaileekin batera: egunerokotasuna eta aktibitateak antolatu eta animatu (joko, gaubela, bazkari, loaldia, etab.)
- Zuzendari funtzioak bete: familiekin eta partaide/eragileekin lotura segurtatu, baita Uda Lekuko koordinazioarekin ere, egonaldiaren parte administratiboa eta dirua kudeatu, proiektu pedagogikoaren gauzatzea segurtatu, animatzaile taldea kudeatu...
- Barne formakuntza proposatua izanen zaie zuzendariei, eta prestaketarako laguntza ere (+segipena egonaldi denboran).
Eskaturiko gaitasuna
- Euskaraduna (derrigorrez)
- ZIGA tituluduna, edo baliokidea, ZIGA-ikaslea
- Haurrenganako esperientzia animazioan
Baldintzak
- Aste bateko egonaldiak, igandetik ostiralera, uztailaren 10a eta agorrilaren 5a artean
- Guneak: nagusiki Sara, Baigorri, Hendaia...
- Publikoa: 6-15 urte arteko 20-36 haut eta nerabe
- '¾ pertsonez osatutako animatzaile taldeak
- Hilabete saria: eguneko lansari gordina 80,58€ egunka
- Lan kontratua: noiztenkako begiraleen kontratua / animazio arloko Hitzarmen Kolektiboa
Xehetasunak eta hautagaitzak
Motibapen gutuna eta CVa bidali otsailaren 15a aitzin: garapena@udaleku.eus helbidera.
Info +: 05 59 55 01 25
























