mintzalasai

Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi

Lan eskaintza Elirale konpainian

Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Elirale konpainiak komunikazioaren / zabalkundearen arduradun bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!

2022ko Urtarrilaren 21a | ± 02 min 15 s

Elirale dantza garaikideko konpainia bat da, 2001ean sortua. Larreko Kultur gunean du egoitza, Senperen. Konpainiaren eginkizunak hiru ardatzetan oinarritzen dira: gazteentzako eta publiko guztientzako dantza-ikuskizunak sortzea, ikuskizun horien zabalkundea, eta sentsibilizazio-jarduerak askotariko publikoentzat, hau da, haur, gazte eta egoiliarrentzat. Konpainiak komunikazioaren / zabalkundearen arduradun bat bilatzen du.

Eginbeharrak

  • Zabalkunde-estrategia garatu eta inplementatzea, arte-zuzendariarekin, produkzio bulegoarekin eta administratzailearekin lankidetza estuan
  • Frantzian, Euskal Herriko hegoaldean edota Espainian ere banaketa-sareen prospekzioa egitea, ikuskizunak saltzeko eta koprodukzioak bilatzeko, lurralde bakoitzeko harrerako baldintzen eta zuzendaritzarekin eta administrazioarekin zehaztutako aurrekontu estrategiaren arabera
  • Kontaktu profesionalen fitxategia kudeatzea eta aldian behin eguneratzea
  • Sare profesionalekiko harremanak: gonbidapenen eta komunikazio-elementuen bidalketa
  • Arte-zuzendaritzarekin elkarlanean hitzorduak antolatzea, jaialdiak eta bestelako ekitaldi garrantzitsuak izaten direnean
  • Zabalkundearen jarraipen zuzena eta produkzioari laguntzea
  • Enpresaren proiektu guztien inguruko komunikazio-estrategia garatzea eta inplementatzea, arte-zuzendaritzarekin, diseinatzaile grafikoarekin eta administratzailearekin elkarlan estuan
  • Edukiak sortzea: enpresa-txostenak, ikuskizunen txostenak, testuak idaztea arte zuzendaritzarekin elkarlanean. Artxiboen maketazioa diseinatzaile grafikoarekin elkarlanean.
  • Sare sozialen kudeaketa: estrategia bat ezartzea, eta Facebooken eta Instagramen edukiak kudeatzea
  • Newsletterrak sortzea eta mailerlite bidez bidaltzea
  • Webgunea kudeatu eta eguneratzea
  • Komunikazio espezifikoa Senpere hiriko eta Euskal Herriko iparraldeko herritarrentzat.

Eskaturiko gaitasunak

  • Frantsesa, euskara eta gaztelania. Ingelesa menderatzea plus bat izango da.
  • Tresna informatikoak menderatzea: Office suitea menderatzea. Adoberen suitea menderatzea plus bat izango da.
  • B baimena.

Baldintzak

  • 2022ko apirilean bete beharreko postua da.
  • CDDU (Iraupen mugatuko kontratua), aldizkakotasuna 50 ordu hilean.
  • Ordainsaria: Arte Eszenikoen Enpresen Hitzarmen Kolektiboaren araberakoa izango da. Pertsonaren profilaren eta esperientziaren arabera zehaztuko da soldata.
  • Enpresak Senperen du egoitza (64).
  • Enpresak beharrezkoak diren tresna informatikoak jarriko ditu.
  • Bidaiak egin beharko dira aste barruan eta asteburuetan.

Xehetasunak eta hautagaitzak

Posturako hautagai izateko, CV bat eta aurkezpen-gutun bat bidali elirale.prod@gmail.com helbidera otsailaren 14a baino lehen. Elkarrizketa martxoan.

Info +: www.elirale.org


hari@
Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

TENIS INIZIAZIOA

TENIS INIZIAZIOA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB
SOFRO- MUSIKA TAILERRA

SOFRO- MUSIKA TAILERRA

  • Irailaren 21 | 18:30 | BAB

2026(e)ko Iraila

Al As Az Og Or La Ig
01 02 03 04 05 06
07 08 09 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30

2026(e)ko Urria

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2026(e)ko Azaroa

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Gaur

2026(e)ko Abendua

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Urtarrila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Otsaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
Gaur

2027(e)ko Martxoa

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Gaur

2027(e)ko Apirila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30
Gaur

2027(e)ko Maiatza

Al As Az Og Or La Ig
1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Gaur

2027(e)ko Ekaina

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Gaur

2027(e)ko Uztaila

Al As Az Og Or La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Gaur

2027(e)ko Agorrila

Al As Az Og Or La Ig
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Gaur
Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.