Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Euskal Hirigune Elkargoan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskal Hirigune Elkargoak Euskara garapen kargudun bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Urtarrilaren 28a | ± 01 min 29 s
Eginbeharrak
- Garapen kargudunak herriak lagunduko ditu euskararen garapenean. Herri-politikei sustapenerako zerbitzuburuaren agindupean ariko da, eta zerbitzuko beste langileekin lan eginen du.
- Herritarrei eta herriei zuzendutako sentsibilizazio eta animazio proiektuak sortu eta gauzatu beharko ditu (herrien batzordea, Euskaraldia, Euskararen urtaroa, etab.)
Eskaturiko gaitasunak
- Euskaraz ongi menperatzea idatziz zein ahoz (hizkuntza maila aztertuko da elkarrizketaren denboran),
- Lurraldeko hizkuntza politika eta eragileak ezagutzea,
- Lurraldeko elkargoen erronkak, bilakaera eta arauzko esparrua ezagutzea;
- Aztertzeko eta laburbiltzeko gaitasuna, euskaraz eta frantsesez idazteko, mintzatzeko, harremanak sortzeko erraztasuna,
- Antolaketa, autonomia, ekimena, sorkuntza zentzua,
- Informatika tresnak arras ongi menperatzea eta bulegoko programak eta aplikazioak (kalkulu orrien programa, testu tratamenduk, mezularitza?)
Baldintzak
- Lurraldeko erredaktoreen enplegu esparrua
- Lanpostu iraunkorra, denbora partzialean (17h30 astean)
- Oren gehigarriak egiteko aukera, denbora osoaren mugan,
- Lanpostua funtzionarioei, konkurtsoa gainditu dutenei eta, beharrez, kontratupeko langileei irekia da, 1984ko urtarrilaren 26ko 84-53 zk. legearen 3-3-2 artikuluaren arabera,
- Lanpostuaren kokapena zehaztekoa,
- B gida baimena beharrezkoa.
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitzak, bi hizkuntzetan, e-mezuz bidali behar dira:
Euskal Hirigune Elkargoko jaun lehendakariari, Giza baliabideen zuzendaritza, Enplegu eta Gaitasunen Kudeaketa Zerbitzua, helbide elektroniko honetara: recrutement@communaute-paysbasque.fr, ondoko erreferentzia zehaztuz: 10-2022-PLSP
Info +: 05 59 44 72 72 / Emploi-Territorial
























