Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Bil Ta Garbi Sindikatuan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Bil Ta Garbi Sindikatuak bereizketa aholkularia bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Otsailaren 21a | ± 01 min 25 s
Bil Ta Garbi Sindikatuak bereizketa aholkularia bat xerkatzen du Euskal Kostaldea"€“ Aturri eremuan (Baiona).
Eginbeharrak
- Etxeen egunerokotasunean, hondakinen"€œbereizketa jestua" iraunkorki finkatu
- Bereizketa selektiboa optimizatu bildutako hondakin birziklagarrien ekaien kalitatea eta kantitatea hobetuz
- Tokiko eragileak ingurumenaren zaintzari sentsibilizatu
- Hondakinak murriztea sustatu iturritik
Eskaturiko gaitasunak
- B gidabaimena derrigorrezkoa
- Ingurumena edo/eta animazio edo/eta komunikazio arloan formatua edo kalifikatua izatea
- Informatika-idazketan eta datu bilketan gaitasunak ukaitea
- Gaitasun pertsonalak: harremanetarako zentzua, metodologia, autonomia, jakin-mina, publiko baten aitzinean hitz egitea
- Lurraldea ezagutzea preziatua
- Euskara jakitea hobe
Baldintzak
- Noiztenka, animazioak eta jarduerak arratsetan edo asteburuetan
- Noiztenka, bazkaltzeko denboran, atez ate ibiltzea ahal bezain jende sentsibilizatzeko
- Lurralde eremuan maiz ibili behar eta, noiztenka, Bil Ta Garbi sindikatuaren gunean
- Kontratu mota: 6 hilabeteko kontratu mugatua, ondotik tituluduna izateko aukerarekin
- 2022ko maiatzaren 2an hasteko
- Ordutegia: jardunaldi osoa, 35 oren - 5 egun astean
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitzak (CV + motibapen gutuna) 2022ko martxoaren 11 arte bidali behar dira ondoko helbidera: Bil Ta Garbi Sindikatua Lehendakari anderea, Joseph Latxague karrika, 7. BP 28555 64185 BAIONA CEDEX edo e-mezuz: recrutement@biltagarbi.fr
Info +: https://www.biltagarbi.com/wp-content/uploads/annonce-adt.pdf
























