Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak hezkuntza zuzendari bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Otsailaren 23a | ± 48 s
Eginbeharrak
SEASKA, Ikastolen Federazioak, Hezkuntza Zuzendari bat bilatzen du Seaskaren pedagogia eta hezkuntza sailaren kudeatzeko. Lanerako solaskide nagusiak:
- Seaskako hezkuntza taldea
- Irakasleak
- Seaskako Batzorde Eragilea eta zuzendari orokorra
Eskaturiko gaitasunak
- Goi mailako formakuntza, pedagogia, hezkuntza edo sozial arloan
- Elebiduna, euskara/frantsesa ahoz eta idatziz
- Talde kudeaketan trebatua
- Proiektu kudeaketan ohitua
- Animatzaile eta erregulatzaile gaitasunak
Baldintzak
- Denbora osoko lanpostua
- 2022ko irailaren 1ean lanean hasteko
- Kontratu mugagabea (4 hilabeteko entseguarekin)
- Soldata: Hitzarmen Kolektiboaren arabera
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuak direnak curriculuma eta motibapen gutuna bidali behar dute 2022ko martxoaren 14a aitzin SEASKAra: SEASKA - Nere Pentzea - Route de la Pouponnière - 64250 KANBO edoseaska@ikastola.eus
























