Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Euskararen Erakunde Publikoan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Euskal Erakunde Publikoak kontularitza-kudeaketa administratiboa misio kargudun bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Martxoaren 7a | ± 01 min 27 s
Eginbeharrak
- Egiturako finantza, giza eta teknikoak diren baliabideen kudeaketa, zuzendaritzarekin batera Buxetaren gauzatzeko beharrezkoak diren kontu eta finantza operazioak segurtatu
- Kofinantzapen dispositiboen isurketen jarraipena (Haurtzaindegien laguntza plangintzak, herrien laguntza dispositiboa, Euskal elkargoko formakuntza planak, Pack sentsibilizazioa kanpaina)
- Giza baliabideen kudeaketa administratiboa segurtatu
- Baliabide tekniko nagusien kudeantza segurtatu
- Zuzendaritza laguntzailea eta administrazio laguntzaileak hor ez direlarik, segida
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara eta frantsesa ahoz eta idatziz menperatzea
- Kontabilitate orokorreko teknika eta arauen menperatzea
- Informatikako tresnen eta programa berezien menperatzea (bereziki Cosoluce programa)
- Zorroztasuna eta lan antolaketan gaitasuna
Baldintzak
- 12 hilabeteko lan kontratu mugatua, denbora osoz
- Estatutu publikoa
- Lanaren abiatzea: ahal bezain laster
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitza txostenak 2022ko martxoaren 15eko berantenez igorri beharko dira. Honen barne, CV zehatz bat eta motibazio gutun bat. Dokumentuak bi hizkuntzetan idatzi beharko dira (euskara/frantsesa). Helbidea: Euskararen Erakunde publikoa - Platanoen etorbidea 2 - 64100 Baiona; edo helbide elektroniko honetara: eep-oplb@mintzaira.fr
Hizkuntza eta teknika ezagutzen ebaluazioa + elkarrizketak.
Argibideak eskuratzeko: EEP-OPLB Platanoen etorbidea, 2 2, allée des platanes 64100 BAYONNE - BAIONA Tel: 05.59.31.18.34 eep-oplb@mintzaira.fr
Info +: Offre d'emploi Chargé'·e de mission_Lan eskaintza Misio Karguduna[36705].pdf
























