Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak ahalmen urriko haurren laguntzaileak xerkatzen ditu. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Martxoaren 23a | ± 55 s
Eginbeharrak
Seaskak 2021-2022 ikasturteko ahalmen urriko haurren laguntzaileak (AESH) bilatzen ditu.
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
- Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena
- Zailtasunak dituen haur baten garapena analizatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea
- Pertsonen laguntzaile kalifikazioan sartzen diren diploma ukaitea, edo AESH gisa lan egin izana edo baxoa izatea.
Baldintzak
Aldi oro, 25 ordu astean, kontratu mugatua uztailaren 6a arte, lehenbailehen lanean hasteko
- Baionako Oihana ikastolan + Estitxu Robles kolegioan
- Angeluko ikastolan
- Hazparneko ikastolan
- Uztaritzeko ikastolan
- Baionako Etxepare lizeoan
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuak direnak, motibapen gutuna, kurrikuluma eta diplomaren kopia helaraz dezatela Seaska lehenbailehen: seaska@ikastola.eus edo Seaska"€“ Nire pentzea"€“ Route de la Pouponnière bidea"€“ 64250 Kanbo
























