Euskaraz zerbitzatzeko prest
Biltxokok eta Seaskak tailer bat antolatu dute beren gertakarietako laguntzaileak harrera euskaraz egiten trebatzeko.
2022ko Martxoaren 30a | | ± 51 s
Biltxokoko eta Ikastoletako laguntzaileek ariketa jostagarri eta dinamikoak lagun, agurtzen, kontatzen eta produktuak izendatzen ikasi dute. Ahoskera eta hitzik gabeko komunikazioa ere aipatu dira oren t'erdi irauten duen tailer honetan.
Tailer honen helburua, besta giroan ematen diren trukaketa sinple eta kodifikatu horiek euskaraz egin ahal izatea da, bai laguntzaileek,baita publikoak ere.
Formatu arina eta atsegina duen tailer hau egokia da edozein elkarte, gaztetxe, besta gertakari handi, ikastola, komiterentzat. Gainera, antolatzaileek urririk eskura dezaketen Besta Euskaraz kit-ean oinarritua da eta material horren erabilera hobe bat ematen laguntzen du.
Kita eskuratzeko: https://mintzalasai.eus/eu/berriak/euskararen_berriak/3266-herriko_bestetan_ere_euskaraz
























