mintzalasai

Elkartea

Pantailak euskaraz dinamikak euskararen presentzia emendatu nahi du ikus-entzunezkoetan

Pantailak Euskaraz ikus-entzunezkoen mundu pantaila-anitzean euskarak duen presentzia eskasarekin arduraturik diren hainbat herri ekimen eta eragilek sortutako mugimendua da. Problematika hori mahai gainera ekartzea lortu dute, batez ere Hego Euskal Herrian. Jadanik, Amazon prime video eta Netflix engaiatu dira euskarazko eduki gehiago hedatzera.

2022ko Apirilaren 4a | | ± 01 min 17 s

"Ikus-entzunezkoak gure hizkuntzan jasotzeko eskubidea"

"Geroz eta anitz eta zabalagoa den ikus-entzunezkoen munduan euskararen presentzia gero eta txikiagoa dela ikusita, eta egoera honek euskaldunon orainean eta, batez ere, etorkizunean izan ditzakeen ondorio konponezinekin arduraturik, gure hizkuntzan bizi ahal izango garen etorkizun bat ziurtatzeko beharrezkoak diren neurriak" proposatu dituzte manifestua sustatu duten eragileek, gogoratuz indarrean dagoen legediak aipatzen dituela "ikus-entzunezkoak gure hizkuntzan jasotzeko herritarrok dugun eskubidea eta erakundeek hau bermatzeko duten betebeharra".

Neurrien artean, euskal sorkuntzaren finantzaketa publikoa, euskarazko streaming plataforma baten sortzea edo euskarari gutxieneko kuotak ezartzea proposatu dituzte.

Aitzinamenduak

Ildo horretatik, straming plataforma batzuk iragarri dute zenbait eduki hizkuntza gutxituetan eskainiko dituztela. Adibidez, Netflix plataformak erran du euskararen, katalanaren eta galegoaren presentzia sustatuko duela 2022ko katalogoan, eta urtea amaitzen denerako 70 titulu ikusi ahalko direla plataforman euskaraz, galegoz, eta katalanez. Baina horrek Espainiar Estatuko netflixentzat soilik balio du, beraz momentuko, Ipar Euskal Herrian ez da kasua izanen.

Dinamikaren berriak segitzeko: https://www.pantailakeuskaraz.eus/


Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Elkartea

Mintzalasai festibala heldu da, ikus egitaraua

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan? Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 21etik 27era, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.