mintzalasai

Euskaraz bizi

Euskal artista profesional batzuk Zapart sarean batu dira

Sare horren lehen helburua Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea da; ikusgarritasun fisikoa lagundu, sorkuntza sustatu eta belaunaldi, genero eta praktiken arteko zubiak eraikitzeaz gain.

2022ko Apirilaren 7a | | ± 01 min 48 s

Zapart sareko kideak arte plastikoetako sortzaileak dira, beren artetik bizi dira eta profesionalak izanik, beren eskubideak aldarrikatzeko eta defendatzeko elkartu dira. Ohartu dira askotan artista bisualen lana ez dela balioztatzen. Alderantziz, "denen onerako izanik ere, eta sare ekonomiko oso bat biziarazten den bitartean (programatzaile, inprimatzaile, hornidura saltzaile, garraiolari, teknikari eta abar luze bat) artistek ez dute, gehienetan, xentimo bat bera ere ukitzen, ez produkzio garaian, ez eta erakusketa gehienen kari ere ez?"

Gauzak aldatzeko asmoz sortu da, beraz, Zapart, Euskal Herriko ikuspegitik.

"Arteak bide luzea du gurean. Alta, publikoak artearekin duen harremana auzo-herrialdeetan baino txikiagoa dago. Kultura hau garatzen lagundu eta jendartean onuragarria den artezaletasuna indartzeko ahaleginak eginen ditu Zapartek, erakusketen bidez edota bestelako tresnak sortuz."

Kidetzak

Modu ezberdinak proposatzen dituzte Zapart sarean kidetzeko, konpromezu maila ezberdinetakoak:

  • ZAPARTista: elkartekidea, zalea soilik izan daiteke, edo ekarpen aktiboa egiten duena.
  • Kide aktibo: Kide Aktiboek elkartearen ekinbidean parte hartzen dute, proposamenak eginez, iritzia emanez etab. Biltzarretan parte hartzen dute, bozka eskubidearekin.
  • Zale: Elkartearen ekintzan puntualki parte hartzen dute eta kuota bat ordaindu dezakete, inolako obligaziorik gabe.

Info+: https://zapart.eus/izan_zapartista

Kalkulagailua

Zapart-ek ASTRE sare frantsesaren tresna hau eredu hartu eta euskaratu du.

Kalkulagailuak, artista profesionalen lansariak irudikatzeko lagungarri izan nahi du, bai administrazio eta eskale ezberdinentzako, baita artista profesionalentzako ere (aurrekontuak osatzeari begira).

Kontsultak egiteko: https://zapart.eus/kalkulagailua


hari@
Olentzero 2025 Miarritzen

Elkartea

Olentzero 2025 Miarritzen

Miarritzek Olentzero ospatuko du 2025eko abenduaren 21ean, igandez, Arroka, Pinpirinak, Itsasargi Ikastola eta Ohakoarekin elkarlanean antolatutako desfile handi batekin. Hiriak dimentsio festibo biziki indartsua emanen dio ekitaldiari, musikariekin, txontxongilo handiekin eta komunikazio berezi batekin.

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Elkartea

Abenduak hiru: Lasai Mintzatu!

Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, eta Mintzalasaiko iganderako aurreikusia zen besta ezeztatu ondotik, Mintzalasaik eta Miarritzeko Hiriak erabaki dute egun eder bat antolatzea,...

ONgi etorri ON!

Euskaraz bizi

ONgi etorri ON!

Proiektu kolektibo berri bat sortu da Mintzalasai festibalaren 14. edizio garaian: on.eus plataforma. Eta data ez da kasualitatez hautatua izan.

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Elkartea

Ondokoarekin partekatzeko hiztegitxo berria

Zure inguruan seguraski ikusi dituzu hainbat hiztegitxo desberdin: bestetan euskaraz aritzekoa, irainen, hitz kokinen edota ingeleskaden lexikoak, baita kutxa gorrietan biltzen den 7 familien bilduma ere... Azken urteetan hainbat hiztegitxo argitaratu dira. Aste honetan, eskuz esku pasatzeko hiztegitxo berri bat atera da.

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Elkartea

EZEZTATUA Igandea, euskararen besta

Irailaren 21 huntan Marion lakuan egitekoa zen besta ezeztatua da eguraldia dela eta. Aurreikusiak ziren animazioen parte bat urte bukaera aitzin programatuko dugu euskaraz gozatzeko momentuak eskaintzen segitzeko.

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Portretak | Ortzi Hegoas Maroteaux

Biarritzen euskaraz bizitzea helburua da, ez da ametsa

Begien urdin kolore berdina duen kasketa buruan eta irribarrea aurpegian agurtu gaitu Ortzi Hegoasek (1988 Baiona) Marion aintziraren inguruan. Xutik taldearekin musikan ari ez denean, agenda nola betetzen duen kontatu digu Biarritzeko musikariak. Publikoarekin, lagunekin, lankideekin zein familiarekin euskaraz naturaltasunez aritzea, ametsa baino helburua duela argi du bateria jole ezagunak.

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons

Haurrekin gaztetxe ttiki bat sortzen dugu asteazkenero!

Nahia Corrihons-en (1999, Donostia) burasoek ez zuten asmatzen ahal, sei urteko alabaren izena ematean Uda Lekuetan, bertan bizitako esperientziak haren bizitzan hainbeste eragin izango zuenik. Gaur egun Biarritzeko Uda Lekun lan egiten duen emazte gazteak, bere irrifar kutsakorra eta bere energia plazaz plaza partekatzen du publikoa dantzan jarriz, aita gitarra jolea ondoan duela.

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Ortzi Jauregi

Uste baino euskaldun gazte gehiago gira, kostaldean ere!

Baxoa sakelan, Baionako Etxepare lizeoa atzean utzi eta Angeluko ISA BTP ingenieritza eskolako erritmora egokitzen hasia da Ortzi Jauregi Biarriztar gaztea (2004, Baionan). Eskolan zein hirian, euskalduntasuna normaltasunez eta harrotasunez bizi nahi duen gazteriaz aritu gara Marion aintziraren bazterrean.

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Portretak

Biarritzen, euskaraz eta xuka, baietz!

Biarritzeko Herriko Etxeko bulegoetan gelditu gara Viviane Ithursarry (1976, Baiona) euskara zerbitzuko lankidearekin. Mintzalasai festibalaren bilana bukatu berria, euskararen aldeko dinamikaz eta euskaldun izateaz Lapurdi kostaldean aritu gara "etxeko" pilotazalearekin.

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Enrike Lopez

Bizitzak euskarara eraman nau beti

Iruñeatik Biarritzera, Beriainetik Marion aintzirara, Enrike Lopezek (1964, Paue) lagun artean arituz ikasi du lehenik herri hunen hizkuntza. Lapurdi kostara iristean, hitz egitetik euskara irakasteko eta besteekin partekatzeko erabakia hartu zuen. Geroztik, Biarritzeko gau eskolan, luzatuz doa Enrikerekin, herri hunen hizkuntza eta izaera deskubritzen duten ikasleen zerrenda.