"Orkestra lurtarra" filma, musika lagun, bidaia dibertigarria familia osoarentzat
Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendutako 'Orkestra lurtarra' haurrentzako euskarazko animaziozko filma iritsi da Ipar Euskal Herriko zinemetara. Harkaitz Canoren izenburu bereko eleberrian oinarritua da, eta musikaren atalari arreta berezia jarri diote egileek.
2022ko Apirilaren 14a | | ± 01 min 19 s
Sinopsia
"Manu, haurra zela, Stella Panini piano-jole handiarekin maitemindu zen, eta hura ezagutzea zuen amets. Horretarako, Stefano Salegi, gerora manager bilakatuko den pertsonaia ilunaren aholkuari jarraituz, orkestra bat osatuko du. Baina Manu, ameslariaz gain, bere kabuz doan"€˜outsiderra' ere bada. Jendeak ez du berezitasun hori ulertzen, eta bere instrumentua, erratza, izaera berdingabe horren adierazlea da. Bitxikeria horiek ez dira orkestra sortzeko oztopo izango: bertan elkartuko dira urduri dagoenean besapean azkura sentitzen duen kontrabaxu-jole bat, haizeak jotzen dituzten eta naturaz gaindiko usaimena duten bi anaia biki, kontratenore bibotedun bat eta triangelua jotzen duen perkusio jotzaile bat. Gainera, eskaileraren saioa egiten duen ahuntz ijito batek laguntzen die."
Datak
Maulen, apirilaren 13an eta apirilaren 18an, 15:00etan
Getarian, apirilaren 16an, 14:15ean
Hazparnen, apirilaren 21ean, 17:00etan, eta apirilaren 24an, 16:00etan
Biarritzen, apirilaren 21ean, 14:30ean
Donapaleun, apirilaren 22an, 15:00etan
Donibane Lohizunen, apirilaren 23an
Donibane Garazin, apirilaren 24an, 16:00etan
Urruñan, apirilaren 24an, 11:00etan, apirilaren 26an, 17:00etan, eta maiatzaren 1ean 15:30ean
Kanbon, maiatzaren 1ean, 15:00etan
Hendaian, apirilaren 27 eta 30ean, 15:00etan
Info+: https://loturafilms.eus/orkestra-lurtarra/























