Bideojokoak baino hobeak, ipuin interaktiboak
Eranafarroa webguneak 7 ipuin interaktibo proposatzen ditu sarean. Haurrak irakurzaletzeko manera jostagarria.
2022ko Apirilaren 27a | ± 41 s
Batzuetan zaila egiten zaigu haurrak literaturara hurbiltzea, liburuek geroz eta "lehiakide"gehiago baitituzte. Hainbat gako omen dira: goizik hastea, irakurketa ohitura batzuk finkatzea (gauean lo egin aitzin edo igandero?) eta azkenik, haurren mailaren araberako eta bere gustuen araberako irakurketak hautatzea.
Ipuin interaktiboen proposamena erakargarria izan daiteke, testuak arinak direlako eta irudiak mugitzen direlako. Gainera, animalien harrabotsak ere entzuten dira. Irakurtzen ez dakitenentzat egokiak dira, play botoia sakatuta kondalari baten ahotsa entzuten baita.
Zazpi ipuinak ikusgai hemen: https://eranafarroa.eus/baliabideak/ipuinak/ipuin-interaktiboak/
























