Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Mauleko gazteluan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Ipar Euskal Herriko Turismo Bulegoak egonaldi aholkulari bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Maiatzaren 10a | ± 56 s
Ipar Euskal Herriko Turismo Bulegoak egonaldi aholkulari bat xerkatzen du Mauleko gazteluan lanean aritzeko.
Eginbeharrak
- Bisitariei ongi etorria egitea, aholkuak eta argibideak ematea, lurraldeko irudia balioztatuz
- Sarrerak saltzea
- Dendako ekoizkinak saltzea, kutxa zaintzea
Eskaturiko gaitasunak
- Informatika tresna bat erabiltzea (sarrerak saltzeko)"€“ Programa erabiltzeko formakuntza segurtatua izanen da
- Lanbide jakin-mina ukaitea lurraldeko eskaintza turistikoa ongi ezagutzeko, batez ere Mauleko gaztelua
- Itxura ona ukaitea, libro izatea, harremanetarako gaitasunak ukaitea
- Autonomikoki lan egiteko gaitasuna
- Euskara, ingelesa edo/eta gaztelera ezagutzea preziatua
Baldintzak
- Kontratu mugatua, 2022ko ekainaren 20tik irailaren 30era, astean 35 oren
- Lantokia: Mauleko gaztelua
- Asteburuetan eta besta egunetan lan egin beharko
Xehetasunak eta hautagaitzak
Hautagaitzak e-mezuz edo postaz helarazi behar dira maiatzaren 25a baino lehen: Jean OTAZU - Arhanpia karrika - 64470 Arharratze / j.otazu@otpaysbasque.com
Info +: 06 84 83 43 96
























