Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza AEK elkartean
Gero eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Baionako gau eskolak bi permanente xerkatzen ditu. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Maiatzaren 27a | ± 01 min 20 s
Eginbeharrak
Gau Eskolako bizia kudeatu eta ko-arduraduna izan:
- Antolaketa lana, administrazio lana, elkartearen bizia kudeatu
- Barne zein kanpo animazioak antolatu
- Biltzar Nagusia, bulegoko bilkurak antolatu eta erabakiak bideratu
- Gau Eskola mailan, komunikazioa kudeatu eta informazio egokia helarazi kide ezberdinei
- Diruzaingoa segurtatu eta diru laguntza eskaerak bideratu
- Egoitza kudeatu (konponketak, garbitasuna, gelen okupazioa, hornidurak)
- Korrika urteetan tokiko Korrika antolatu
- Kanpo harremanak bideratu tokiko eragile ezberdinekin
- Erakasleak atzeman
- Ikaslegoa artatu
- Sartze kanpaina eraman Gau Eskola mailan
- Izen emaiteak kudeatu eta datu basean sartu
- Ikasleak mailakatu eta taldeak osatu
- Ordainketak kudeatu Gau Eskola mailan
- Ikasleen asebetetzeak eta ebaluazioak bideratu
- Didaktikariarekin ikaslearen jarraipena segurtatu (mailaketak, asebetetzeak, ebaluazioak)
Eskaturiko gaitasunak
- Esperientzia ez da ezinbestekoa baina hobetsia izanen da.
- Baionako eskualdearen ezagutza
- Informatikako oinarrizko ezagutzak
- Harremanetarako, talde dinamizaziorako eta lan taldeetan aritzeko gaitasuna
- Kanpo zein barne-harremanetarako gaitasuna
- Giroa sortzeko gaitasuna
- Euskara eta frantsesa goi maila
- AEKren ikuspegia, balioak helburuak eta funtzionamendua ezagutu eta konpartitu
- Autonomian eta lan taldean aritzeko gaitasuna
Baldintzak
- 35 oreneko urte bateko kontratua, mugagabekoa bilaka daitekeena
- 2022ko uztailetik 2023ko agorrilera
Xehetasunak eta hautagaitzak
CV eta motibapen gutuna bidali 2022ko ekainaren 6a baino lehen: 22 Marengo karrika, 64100 Baiona / iparraldea@aek.eus
Info +: 05 59 25 76 09
























