Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak Hezkuntza Aholkulari Nagusi bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Ekainaren 10a | ± 43 s
Eginbeharrak
SEASKA, Ikastolen Federazioak, Hezkuntza Aholkulari Nagusi bat bilatzen du Baionako Bernat Etxepare lizeoan aritzeko.
Eskaturiko gaitasunak
- Pedagogia arloko edo psikologiako lizentzia
- Ekipa baten gidatzen jakin
- Egoera baten aztertzen jakin
- Gizarte laguntza, gizarte hezkuntza? egiturak eta baliabideak ezagutu
- Entzute gaitasuna, zorroztasuna, antolaketa gaitasuna, aholkatze gaitasuna
- Euskaraduna
Baldintzak
- Denbora erdiko lanpostua
- 2022ko irailaren 1ean lanean hasteko
- Kontratu mugagabea
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuek CVa, motibapen gutuna eta diplomaren kopia bidali behar dituzte 2022ko ekainaren 30a aitzin SEASKAra: SEASKA - Nere Pentzea - Route de la Pouponnière - 64250 KANBO edoseaska@ikastola.eus
























