Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak orientatzaile bat xerkatzen du. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Ekainaren 10a | ± 50 s
Eginbeharrak
SEASKA, Ikastolen Federazioak, orientatzaile bat bilatzen du Baionako Etxepare lizeoan aritzeko.
Eskaturiko gaitasunak
- Psikologiako lizentzia edo DECOP diploma
- Ikasleen formakuntza ibilbidearen eraikuntza eta lan munduaren txertatzea laguntzeko, informazio, orientazio eta lan txertatze baliabideak sortu eta proposatu
- Hastapeneko formakuntza eta formakuntza jarraikiko baliabideak ezagutu,
- Euskal Herriko ingurumen ekonomiko eta soziala ezagutu
- Iniziatiba ukan, entzuten jakin, taldea koordinatzen eta motibatzen jakin
- Euskaraduna
Baldintzak
- Denbora erdiko lanpostua
- 2022ko irailaren 1ean lanean hasteko
- Kontratu mugagabea
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuek CVa, motibapen gutuna eta diplomaren kopia bidali behar dituzte 2022ko ekainaren 30a aitzin SEASKAra: SEASKA - Nere Pentzea - Route de la Pouponnière - 64250 KANBO edoseaska@ikastola.eus
























