Lan eskaintzak #laneskaintza #offredemploi
Lan eskaintza Seaskan
Geroz eta presentzia handiagoa du euskarak, lan munduan. Seaskak ahalmen urriko haurren laguntzaileak xerkatzen ditu. Euskaraz lan egin nahi duzu? Animatu!
2022ko Ekainaren 10a | ± 46 s
Eginbeharrak
- Seaskak ahalmen urriko haurren laguntzaileak (AESH) bilatzen ditu.
Eskaturiko gaitasunak
- Euskara eta frantsesa jakitea, ahozkoan eta idatzian
- Bere burua behar bereziak dituen ikasleak laguntzeko prest sentitzen dena
- Zailtasunak dituen haur baten garapena analizatzeko eta horren arabera bere lanaren moldatzeko gai izatea
- Pertsonen laguntzaile kalifikazioan sartzen diren diploma ukaitea, edo AESH gisa lan egin izana edo baxoa izatea.
Baldintzak
- Lehen mailetan, kolegioetan eta lizeoan
- 25 orduko lan kontratu mugatu eta mugagabekoak
- 2022ko irailaren 1etik lanean hasteko
Xehetasunak eta hautagaitzak
Interesatuek motibapen gutuna, kurrikuluma eta diplomaren kopia helaraz agorrilaren 18a aitzin seaska@ikastola.eus helbidera
























